Foto

EGI-InSPIRE

EGI-InSPIRE (Integrated Sustainable Pan-European Infrastructure for Researchers in Europe) Europar Batzordearekin batera finantzatutako proiektua da 2010eko maiatzaren 1ean abiarazi zen 100 erakunde eta 40 herrialde baino gehiagoren arteko elkarlanaren bidez. Erakunde horien artean daude 37 Grid Ekimen Nazional (NGI), Europako Gobernu Arteko bi Ikerketa Erakunde (EIRO) eta Asia-Pazifikoa guneko zortzi kide.

EGEE (EGEE-III, 2010eko apirila amaieran bukatua) proiektuaren hirugarren fasean, Grid azpiegitura eredutik (proiektu komunitarioan oinarritua eta EGEE proiektuaren lehen bi faseetan garatua) Grid Azpiegitura Nazionalen (NGI) federazioan oinarritutako eredu batera pasa ginen.

EGI-InSPIRE proiektuaren helburua Grid e-Azpiegitura Europarra (EGI, European Grid Infrastructure) sortzea da, jasangarria eta fidagarria, eta egun Europako zientzialariek eta haien nazioarteko kideek duten datuak eskala handian aztertzeko beharrari euskarria emango diona. Horretarako, Europako eta munduko Grid azpiegituren hornitzaileen laguntza izango du, baita garapen prozesuan dauden Konputazio Banatuko Azpiegituren (DCI) teknologia berriena ere.

EGI-InSPIRE-k erabiltzaileen beharrak bildu eta egun identifikatuta dauden ikertzaile komunitateei (energia altuen fisika, astronomia, bioteknologia...) laguntza emango die, baita geroago sor daitezkeenei ere.