Foto

RedIRIS-en partaidetza EGI-InSPIRE-en

RedIRIS-ek EGI-InSPIRE proiektuari ekarpena egiten dio hainbat esparrutan jarduerak gauzatuta.

 1.Alde batetik, NGI mailan egindako lanak daude:

  • NGI mailan eta Europa mailan segurtasun arazoak koordinatuta, TSA1.2 zereginaren baitan (A Secure Infraestructure – azpiegitura segurua). Jarduera horri esker, EGEE III-an egindako lanari jarraipena emango zaio, eta Europa mailako segurtasunaren aspektuak koordinatzen ditu, baita sortutako segurtasun arazoak behar bezala kudeatu ere, NGI barruan zein nazioarte mailan; izan ere, gure NGI-aren azpiegitura kaltetu dezakete halako arazoek. Gainera, NGI mailako segurtasunean jardunbide egokiei buruzko heziketa ikastaro txikiak ere eskaintzen dizkie Grid erabiltzaileei.
  • NGI-rako RT (Request Tracker) ticket sistema mantentzen du, eta egun dauden gainontzeko ticket sistemak (GGUS, RT...) barneratzen ere laguntzen du. Lan hori TSA1.6 zereginaren baitan betetzen da (Helpdesk Infraestructure – laguntza teknikoko azpiegitura).
  • NGI-ren Grid erabiltzaileei zerbitzu zentralak emanda TSA1.7 zereginaren baitan (Support Teams – laguntza taldeak).

 2.Bestalde, proiektuaren maila globaleko zereginez ere arduratzen da RedIRIS:

  • Grid zentroen artean Perfsonar etekinen monitorizaziorako tresnaren erabilera garatu eta finkatzen du.
  • Azpiegitura publikoa mantentzen du, pkIRISGrid. Espainiako NGI-ren erabiltzaileek erabili eta Europako EUGridPMA erakundeak balioztatua dago. Betiere, Europa mailan erabiltzen den CRL (Certificate Revocation List) koordinatua mantentzen du.

Azken bi puntu horiei dagokien lana, bestalde, TSA1.7 zereginaren baitan betetzen da (Support Teams – laguntza taldeak).

Gainera, konputazio banatuak asko erabiltzen ditu RedIRIS-ek Espainiako komunitate akademiko eta zientifikoaren eskura jartzen dituen komunikazio sareak.

RedIRIS-ek EG-InSPIRE proiektuari egindako langile ekarpena haren iraupen osorako (lau urte) pertsona batekoa da, lanaldi luzean.