Foto

FI-WARE

FI-WARE EBko VII. I+G Programak finantzatutako proiektua da, Etorkizuneko Internet garatzeko parte-hartze publiko/pribatuko proiektuaren barruan (Future Internet Public Private Partnership edo FI-PPP).

Zehazki, testuinguru horretan FI-WARE-en helburua middleware irekiko plataforma sortzea da, haren gainean Etorkizuneko Interneten aplikazio berriak eta zerbitzuak garatzeko asmoarekin. Horretarako, proiektu honek (hiru urtetan 66 milioi euroko aurrekontuarekin) Europako hainbat komunikabide enpresen partaidetza du (Telefonica, proiektuaren koordinatzailea, Orange, Deutsche Telecom, British Telecom, Telecom Italia). Baita IKTen sektoreko beste hainbat enpresarena (SAP, IBM, Nokia Siemens, Thales, Atos, Ericsson, Alcatel-Lucent) eta unibertsitate eta ikerketa zentroena ere (adibidez, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa).

Proiektu horrek aplikazioen sortzaileek erabiltzeko middleware-a sortu eta zabaldu behar du, haiek zerbitzu berriak sortu ahal izateko. Adibidez, sentsore sareen datuak oinarri hartuta, hiri adimendunen (smart cities) proiektuetarako abiarazitakoak.