Nola iritsi Red.es/RedIRISera

Non dago RedIRIS?

Edificio Bronce
Plaza Manuel Gómez Moreno, s/n - 2ª planta
28020. Madril


Ver RedIRIS en un mapa más grande

 

RedIRIS-en bulegoak Edificio Bronce eraikinean daude, red.es erakunde publikoan, RedIRIS-en kudeaketa operatiboaz arduratzen den erakundean.

Plaza Manuel Gómez Moreno enparantzan aurkitzen da Edificio Bronce eraikina. Plaza hori Nuevos Ministerios metroko geltokitik oso gertu dago, eta bertatik gomendatzen da plazara joatea, Orense kalea zeharkatuta.

Nuevos Ministerios metroko geltokira 6. eta 8. lineen (aireportutik datozen zuzeneko lineen) eta 10. linearen bidez hel daiteke (metroko planoa ikusteko sarbidea). Enparantzaren sarrera Orense kaleko metroaren ahotik metro gutxira dago. Kale horretatik Avenida del General Perón hiribiderantz igo eta 4. zenbakian biratu beharko litzateke enparantzara sartzeko.

Autobusez ere hel daiteke Nuevos Ministerios geltokira, 5, 14, 27, 40, 126, 147, 149 eta 150. lineen eta Zirkularraren bidez. Informazio gehiago.

Nola hel daiteke aireportutik:

RedIRIS-en bulegoak aireportutik 15/20 kilometro ingurura daude.  Metroa da aukerarik onena. 8. linea hartuz gero, zuzenean helduko zara Nuevos Ministerios geltokira, 15 bat minututan.

Taxi zerbitzua erabiltzea beste aukera bat da.  25 bat minutu irauten ditu ibilbideak aireportutik, eta 30 euro inguru balio du.

Harremanetan jartzeko informazioa:

Tel.: 91 212 76 20 /25 (Red.es-eko telefonogunea)
Faxa: 91 556 88 64

Lotura interesgarriak: