Foto

Proiektuaren emaitzak GN3plus

  •  Europa mailako GÉANT sare akademiko eta ikerketakoa zabaltzea: ahalmen handiko sare hibridoa (100 Gbps enborreko sarearen nukleoan). IP trafikoa eta kommutazio mekanismoak nahasten ditu, eta, horri esker, fidagarritasun eta malgutasun operatibo maila altuak lor daitezke.
  • Europa mailako ikerketa sare horrek, sare nazional, autonomiko eta tokikoekin batera lan eginda, ahalmen handiko konexioak egin ditzake alderik alde, LHC bezalako proiektuen eta komunikazio behar aurreratuagoak (e-Zientzia) dituzten ikerketa komunitateen eskura jartzeko (energia altuen fisika, astrofisika, genomika, klimatologia...).
  • Munduko beste guneetako sare akademiko eta ikerketakoekin konexioak, mundu mailako ikerketa sarea lortzeko.
  •  Zerbitzuen eskaintza bateratua (CERT, eduGAIN, eduroam, educonf, eduPKI, cloud) eta zerbitzu berrien garapen bateratua (kommutazio optiko federatua, sareko zerbitzarien osaketa: GEMBus…)
  •  Nortasun teknologiekin lotutako pilotu eta zerbitzuak zabaltzea, esaterako openIDConnect edo Moonshot (web-ak ez diren inguruetarako Single Sign-On-erako); eta, oro har, dauden zerbitzuak hobetzeko teknologia berrietako pilotuak.