Foto

FEDERICA

FEDERICA (Federated E-infrastructure Dedicated to European Researchers Innovating in Computing network Architectures) EBko I+Gko VII. Esparru Programak finantzatutako proiektua da, eta, horren bidez, I+Gko sare akademiko eta ikerketako sare nazional eta zentro publiko eta pribatu batzuek sare birtualeko azpiegitura sortuko dute Europan zerbitzu eta Interneteko protokolo berriei buruzko jarduera esperimentalak burutzeko.

FEDERICA sareak nazioko akademia- eta ikerketa-sareko eta GĂ©ant2 sare paneuropearreko multi-gigabit azpiegituraren gainean jardungo du. Horri esker, zerbitzu telematiko berrietan diharduten ikerketa taldeek sareko segmentu birtualak kontrolatuko dituzte, nodo birtualak eta sarbide sareak barne.

Proiektuak, ikertzaileei azpiegitura birtual hori azaltzeaz gain, ikerketako barne-eginkizunak ere baditu sare birtual paraleloak gainbegiratzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko konponbideak garatzeko azpiegiturako atal ezberdinak kontrolatzen dituzten hainbat agentek kudeatzen duten domeinu anitzeko inguruan.