Foto

ELLA

ELLA (Feasibility Study for a direct Europe Link with Latin America) Europar Batasuneko I+G+Bko VII. Esparru Programak finantzatutako proiektu bat da. Horren bidez, Europa eta Latinoamerika arteko urpeko kable bat zabaltzearen bideragarritasuna aztertzen da, bi erkidegoetako komunitate akademiko eta zientifikoen lankidetza hobetzeko eta konektibitate zerbitzuen kostuak murrizteko. Horrela, Ipar Atlantikoan AEBren eta Kanadaren eta Europaren artean zabaldutako azpiegituren menpe ez egotea lortuko litzateke, baita Mendebaldeko Afrikaren bidez lotura zuzena ere.

Proiektuak, zabalkuntza horren bideragarritasuna aztertzeaz gain, laguntzak lortzeko ahalegina egingo du, gauzatu dadin, eta azpiegitura hori egiteko partzuergo bat eratu ahal izan dadin.

Proiektua Europako eta Latinoamerikako Ikerketa eta Hezkuntza Sareek (“National Research and Education Networks”, NRENs) eratutako partzuergo batek sustatu du: GARR (Italia), RedCLARA (Latinoamerika), RNP (Brasil), FCCN (Portugal), INNOVA-T (Argentina) eta RedIRIS. NREN hauek erakunde publiko eta operadoreekin batera jardungo dute egoera aztertzeko eta Europaren eta Latinoamerikaren artean urpeko kable bat zuzenean zabaltzeko zein aukera dauden ikusteko.