Foto

EGEE-III

EGEE (Enabling Grids for E-sciencE) EBko I+Gko VII. Esparru Programak finantzatutako proiektua da, eta, horren bidez, 100 ikerketa-erakundek baino gehiagok (batez ere Europakoak, baina beste kontinenteetako zentroen parte-hartzearekin), Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (frantseseko CERN siglekin ezagutzen dena) koordinaziopean, konputazio banatuaren azpiegiturarik handiena sortu dute ("Grid") zientziara zuzendutako operazioan.

EGEE proiektuak ez du Grid azpiegitura bakarrik hedatzen, baizik eta bere erabilera zabaldu eta inplikatutako agenteen koordinazioa (ikerketa-sareak, zenbaketa-zentroak, aplikazio-garatzaileak, ikertzaileak, etab.) eta elementu komunen garapena (middleware, autentifikazio-sistemak, segurtasun-mekanismoak…) ere errazten ditu.

EGEE proiektua hirugarren fasean aurkitzen da (EGEE-III), eta, aurreko bi faseetan azpiegitura erakutsi ondoren, hurrengo helburu nagusiak azpiegitura bera hedatzea eta optimizazioa dira, eta azpiegitura komunitatearen proiektu batean oinarritutako eredu izatetik grideko azpiegitura nazionalen federazioan oinarritutako batera pasatzea.